Podcast Oñati Irratia
By Oñati Irratia
Categories: News
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
1383 episodes indexed on PodSearch.
Recent episodes
- IRRITTU EGON
Patxara eta pake barik egon, erreta, artekoso, egoneziñik
- IPURDIKO HOTZIK EZ EUKI
Diru asko edo haundikerixia euki; bizkarreko hotza be esaten da.
- IKARA EGIN
Lekutik mobiu, espabilau, ekin
- IÑOREN LEPOTIK BIZI/IBILLI
Inoren kontura bizi/ibilli
- Bi ipuin berri Mila bilduman
"Erraldoiena" eta "Zapaburuena" liburuak aurkezteko ipuin -kontaketa egingo dute Lukene Igartuak eta Izar Mendiolak Haur liburutegian, gaur. Goizean gurean izan dira.
- Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa
Oñati bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu izanaz, 2027ko udal ordenantza fiskalez eta beste hainbat gairi buruz aritu gara, herritarren galderak nagusi izan diren saioan.
- Mendi Astea 2026 eta beste
Mendi Astea 2026 eta beste hizpide izan ditugu Mikel Oterorekin, Aloña Mendiko Mendi saileko ordezkariarekin. Egitarauaz, federatu kanpainaz eta mendi irteerez aritu gara.
- Min(bizi) erakusketa Emakumion Etxian
Inurri elkarteak antolatutako erakusketaz aritu gara Beñat Elizalde diseinatzaile eta elkartekidearekin.
- Musika ondarea bizirik
Izenburu hori jarri zaio Gipuzkoako Artxibo Historikoak eta Ganbara abesbatzak elkarrekin antolatu duten erakusketa-kontzertuari. Ostegunean izango da eta aurrerapena Aitor Biainek, Ganbara abesbatzako zuzendariak egin digu.
- IGARRI-IGARRIXAN EGON
Begibistakua izan, ezagun izan
- HUTSAREN HURRINGUA IZAN
Balixo gutxikua izan, euli-kaka izan
- Azaroaren 11ko greba orokorraren harira asanbalda irekia gaur
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du eta asanbladaz, greba orokorraz eta etxebizitzen arazoaz aritu gara Aitor Tatiegirekin.
- HONTZARI BEGIRA EGON
Burua beste nunbaitten euki, Andartora begira egon
- HOGETA HAMAIKA ESKUTIK EUKI
Aginpidia, inddarra eskuan izan, dirua euki (mus jokuko terminua)
- HILTTEKO LOTSARIK EZ EUKI
Nahikua bizi izan dala esateko
- Oñatiko 48. Musikegunak
Lau kontzertuk osatzen dute aurtengo programazioa eta bitan, herritarrak nagusi izango dira, Iñaki Olalde Kultura Batzordeburuak eta Edurne Soraluze Kultura teknikariak azaldu dutenez.
- Aloña Mendiko Xake saila ezagutu dugu
Kirol elkarteko sail berriena da eta nola moldatzen diren azaldu digu Alberto Vesgak
- "Sustraitik espaziora" Errigoraren dokumentala
Oñatin ikusgai izango da gaur, 19:00etan, Kultur Etxeko zine aretoan. Dokumentalaz eta Errigora egitasmoaz aritu gar Irati Abiorekin.
- Nazioarteko boluntario antifaxistak Euskadin, gerra zibilean
Horixe ikertzen ari dira Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo. Gaiaren bueltan orain arte ondu dituzten liburuez eta egin asmo duten dokumentalaz argibideak emango dituzte arratsaldean, 19:00etan, Kultur Etxean.
- Ramon Martin Sukia erretiroa hartu berri
Sancti Spiritus unibertsitatean lehenik eta Ibarra zelaiko Gipuzkoako Artxibo Historikoan ondoren aritu da Ramon Martin. Artxiboekiko bere zaletasun eta lanbideaz aritu gara, erretiroa hartu berritan.
- HESTIAK BOTA
Barrez lehertu, barriaren barrez bi doble egin
- HERRI BANATAKO ALKATIAK IZAN
Antzerakuak baina desberdinak izan (kaltzetiñak, esaterako)
- HAZKAPUZKA IBILLI
Hazka eta hazka ibilli, amorruaz hazka egin
- HAUTSA HARTZEN EGON
Alperrik egon, ez ebali
- Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbatean
Eta egunari aurre hartuz Udal liburutegian egon gara Arantzazu Ibarrondorekin berba egiten
PodSearch is a free, independent podcast search engine. Read about PodSearch, the privacy policy or contact us.